
2007-06-07 | 16:54:01
Zikoina kumeei eraztunak ipini dizkiete
Busturiko Uzelai eskolako hamahiru ume egon dira ikusten bertatik bertara
Urdaibain aurten jaiotako bi zikoinari eraztun identifikatiboak ipini dizkiete. Busturiko Uzelai eskolakoak ere han izan dira, hain zuzen, eskolaren izen bera duen zikoina delako kumeen aita –duela bi urte askatu zuten Ciconia proiektukoek beste hainbat zikoinagaz batera, eta Uzelai izenekoa bueltatu zen, beste eme bategaz, eta Foruan egin zuten habia–. Hamahiru umek bertatik bertara ikusi dute zelan ipintzen zaizkien eraztunak, eta hegaz egiten hasten direnean, jakin ahal izango dute nondik dabiltzan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zikoina kumeak, beren habian etzanda, eraztunak ipini ostean (beltz eta hori koloreko eraztun metalikoa, hankan–.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.