Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko azaroak 22, Zapatua

2007-10-22 | 11:35:43

Gizonezko bat hil da Foruan, motoak harrapatuta

Oinez zihoan Bermeo aldera. 59 urteko foruarra da hildakoa.

59 urteko gizonezko (JM.G.I.) bat hil zen atzo gauean Foruan, BI-3251 errepidean oinez zihoala moto batek harrapatuta. Foruarra da hildakoa.
Atzo gaueko hamar eta erdietan gertatu zen istripua. Bermeo aldera zihoan gizonezkoa oinez. Hantxe bertan zendu zen, kolpeen ondorioz.
Motoko gidaria (JJ.N.F. 41 urte, Busturia) zauritu egin zen, eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

 

 

Jasotako erantzunak:

7

2007-10-23

abiadura errespetatuz gero zoritxar horiek ekidin daitezke dudarik gabe.

6

forutarra | 2007-10-22

Lehenbizi, gertatutakoa zoritxar baten ondorio dela esan. Argi pixat nahian: ni neu bertan parean bizi naiz, eta justu atzo gauen etxeratzen ikusi nuen gertatutakoa; hobeki esanda, ni gertatu osean heldu nintzen, baina berriki gertatuta. Zendutakoa ZEBRA BIDEAren gainean zegoen. Esan baita, gune honetan bizi izanda, ezagun dudal errepide honetako rektan nolako abiadak erabiltzen diren ordu batetik aurrera, bai auto eta bai motorrak. Batzuetan, eta ez nago exajeratzen, auto zein motorra izan, entzun egiten duzu hurbiltzen eta konturatu orduko pasatu da jadanik.Gogoratu rekta guzti hortan abiaduraren gehiengoa 50 dela. Atzo gertatukoa ez da lehen aldia izan, toki berberean, eta tamalez uste dut ez dela.

5

Motorzalea | 2007-10-22

GIzona nundik joan da bidetik ala espaloietik?

4

2007-10-22

Batek jakin zelan izen dan geuzie! gizonak igual ikusi ez motorra... motorrak abixadura handixe... batek jakin... geuzie da, Gizona "paso de Cebratik" paseu, edo "azeratik" pasietan egongo bazan ( leku egokitik ) ba argi dau Motorrak euki dabela deskuidoa... Abiadurie edo falloren bat, despistie, bardizte... Argi dabena bakoitza bere lekutik eta lege guztixek ( Abiadura barne ) kontuten hartun ezkero holako geuzek murrizku eingo zien. Len komente doten moduen ez bazan izengo motorraren fallo teknikoren bat adibidez.

3

ekaitz | 2007-10-22

Abixadie H barik da. Abixadie arriskutsue da. Metalezko hesixek be bai, motozalientzat. Despistiek be bai, edozein oinezkorentzat. Zetako guzu jakin abixadie zeren ganekue eruen dauen? Einje dau, eta listo. Eta zoritxarrez, ezetz izen azkaningue. Izen abixadie, izen hesixe, izen despistie.

2

Motorzalea | 2007-10-22

HAbiadura zerba diņozu, nun irakurri dozu hori ba. Ez badakizun abiaduragaitik izen badam ez esan hori. HESI GEIAGORIK EZ!!!!!!!!

1

neskato | 2007-10-22

Gusteko dazten jakin motorrak eruan ban belozidadie!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.