
2007-11-02 | 15:45:44
Nekazarien eta artisauen azoka egingo dute domekan
Urtero azaroaren lehenengo asteburuan egiten duten legez, aurten ere nekazarien eta artisauen azoka egingo dute domekan. Azokaren seigarren edizioa izango da etzikoa, eta guztira hamabi stand ipiniko dituzte. Horietan hainbat produktu izango dira salgai: gazta, patea, ogia, barazkiak, txakolina eta otzarak, besteak beste. Gainera, taloa, txorizoa eta salda dastatzeko aukera izango dute azokara doazenek.
Baserriko abereen erakusketa ere ipiniko dute, eta 12:00etan Arrapio izeneko ikuskizuna eskainiko du Doro Zobaran ipuin kontalari busturiarrak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.