Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko urriak 6, Astelehena

2007-11-28 | 15:43:41

EGUNKARIA AUZIA

'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoan ahozko epaiketa egitea erabaki du Del Olmo epaileak

’Egunkaria’-ko auzi ekonomikoaren ahozko epaiketa egitea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmok. Joan mari Torrealdai foruarra inputatuta dago auzi horretan, beste zazpi lagunekin batera. Espainiako Dignidad y Justicia elkarteak 26 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Torrealdairentzat, auzi horretan, eta 32.891.200,3 euroko isuna.
Ogasun publikoari "iruzur" egiteagatik epaitu gura dituzte zortzi lagun, eta Euskadi Irratiak gaur jakitera eman duenez, fiskalak ere zigorrak eskatuko ditu. Hala ere, "terrorismoarekin" loturarik ez duela eta ustezko delitu ekonomiko arruntak daudela argudiatuta, Euskal Herriko auzitegi arruntetara pasatzeko eskaera egin zuten defentsak eta Fiskaltzak.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Nagore | 2007-11-28

Aurrera! Euskal Herriari epaiketarik ez!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.