
2008-04-09 | 16:44:22
Udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute
Astebeteko egonaldia izango da Urbasan; Forun erroldatuak bakarrik joan daitezke.
Udalbidek antolatutako udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute Forun. 1995 eta 1998 urte bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta daude udalekuak.
Astebeteko egonaldia egingo dute Urbasan (Nafarroa), uztailean. Gaztetxoek aisialdi-hezigarrietan parte hartzeko aukera izango dute.
Interesatuek Foruko Kultur Etxean eman behar dute izena, maiatzaren 5a baino lehenago, 17:00etatik 20:00etara. Forun erroldatuta dauden umeak bakarrik joan daitezke eta 50 euro ordaindu behar izango dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.