
2008-06-17 | 15:17:46
Aske utziko dute Asier Arronategi, fidantzapean
Bihar egingo ditu familiak fidantza ordaintzeko tramiteak
Asier Arronategiren senideek jakitera eman dutenez, gaur goizean Foruko preso politikoa baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak. Fidantza ordaintzeko izapideak bihar goizean egingo ditu familiak eta, beraz, baliteke bihar arratsaldean kaleratzea Arronategi. Epaiketara bitartean, behintzat, kalean izango da.
2006ko maiatzaren 19an estraditatu zuen Mexikok Arronategi, han berarekin preso izandako beste bost euskal herritarrekin batera. Espainiaratu eta bi egunetara eraman zituzten seiak Fernando Grande Marlaska epailearen aurrera eta deklaratzeari uko egin zioten.
Mexikon 2003. urtetik zegoen kartzelan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.