Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-03-14;Haitz Biribilen porran parte hartzeko epea luzatu dute. Forua Martxoaren 28ra arte luzatu dute epea; Euskal Herriko landetxe batean asteburu baterako egonaldia izango da saria.

Haitz Biribilen porran parte hartzeko epea luzatu dute

Forua Martxoaren 28ra arte luzatu dute epea; Euskal Herriko landetxe batean asteburu baterako egonaldia izango da saria.

olaia zabalondo

Porran parte hartzeko epea luzatu du Haitz Biribilek. Hasiera batean, gaur zen porran parte hartzeko azkeneko eguna, baina epea martxoaren 28ra arte luzatu dute.

Saria zein zen ez zuten esan porra antolatzerakoan. Orain saria zein izango den ere eman dute jakitera. Antolatzen duten bigarren porra honetan asteburu bateko egonaldia izango da saria, Euskal Herriko Landetxe batean.

Urtzi Leginetxe Haitz Biribileko kideak adierazi duenez, « sari eder honekin jendea animatu nahi dugu porran parte hartzera; horregatik luzatu dugu parte hartzeko epea».Zozketa epea bukatu eta bi egun beranduago egingo dute, martxoaren 30ean hain zuzen ere, Haitz Biribil Txokoaren aurrealdean.

Foruko zazpi baserri-etxe

Haitz Biribilekoek antolatu duten bigarren porra horretan herriko zazpi baserri-etxe zaharren argazkiak dira zantzu bakarra. Porran parte hartu nahi dutenek herriko tabernetara hurbildu baino ez dute egin behar, horietan baitaude parte hartzeko orriak.

Euro bat ordaindu behar da, eta orri horietan jarri behar dira erantzunak. Baserri-etxeen izenak ez dakizkienak, norena den eta non dagoen kokatuta azaldu beharko du. Zenbat eta baserri gehiago ezagutu, parte-hartzaileak aukera gehiago izango ditu zozketan sartzeko. Izan ere, saria baserri-etxe gehiago asmatzen dituztenen artean zozkatuko dute.

«Oraindik denbora dago eta oso diru gutxiren truke sari eder bat eraman ahal dute parte-hartzaileek. Horregatik, boleto bat baino gehiago betetzera animatu nahi dut jendea, horrela aukera gehiago izango dute zozketa egiterakoan», dio Leginetxek.

############

Euskal Herriko landetxe batean asteburu bateko egonaldia izango da aurtengo saria

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.