Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-03-18;Bizkaiera egokienaren saria hartu du Amaia Uribek, BBK sariketan. Forua Lehenengo aldia da saria hartzen duena, eta ez zuela ´inondik inora espero» adierazi du foruarrak.

Bizkaiera egokienaren saria hartu du Amaia Uribek, BBK sariketan

Forua Lehenengo aldia da saria hartzen duena, eta ez zuela «inondik inora espero» adierazi du foruarrak.

oihana cabello

Barikuan jokatu zen BBK sariketaren finala, Bilbon. Busturialdea ez da aurten finalean izan, eta Bilboaldea izan da aurten irabazle. Dena den, eskualdeko taldeagaz sariketan parte hartu duen Amaia Uribe foruarrak bizkaiera egokienaren saria hartu zuen, finalaren ostean. Oroigarria eta diru-saria hartu zituen foruarrak, Bizkaiko Bertsolazale elkarteko kudeatzaile den Leire Markuerkiagaren eskutik. «Ez nuen inondik inora espero. Gainera, nik dakidala, sari hori inoiz ez diote Busturialdeko inori eman. Beste eskualde batzuetan geratu da beti», adierazi du Uribek. Eta saria hartu duelako «oso pozik» dagoela esan du.

Egindako lanagaz gustura

Orain 9-10 urte hasi zen Uribe BBK sariketan parte hartzen. «Azken urteetan izan ezik, beste guztietan gure taldeak batueraz abestu izan du».

Aurten, gainera, saio bakarrean baino ez du parte hartu Uribek. «Lehenengo saioan [Arratzun jokatu zena] ezin izan nuen parte hartu, eta Bilboaldearen aurka Bilbon bertan jokatu zen saioan bakarrik parte hartu dut aurten». Sariketaren finalera heldu ez diren arren, oro har taldeak lan polita egin duela uste du Uribek. «Lehenengo saioan irabazi egin zuten, alde gutxirekin izan bazen ere, eta bigarrena galdu egin genuen. Hala ere, saio ona egin genuela uste dut, batez ere nagusien taldeak. Ni gutxienez oso gustura gelditu nintzen».

Bilboaldeko taldea izan da autengo sariketan txapelduna, eta horregatik poztu egiten dela adierazi du foruarrak. «Azkenengo urteetan Bilboaldeak ez du finalera heltzea lortu, eta asko pozten naiz aurten BBK sariketa irabazi dutelako».

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.