
Aste Santu bueltarako zenbait ekintza antolatu dituzte kultur etxean
Forua ðð Adin guztietako umeek parte hartu dezakete; txokolatada, eskulanak eta txotxongiloak izango dira.
olaia zabalondo
Foruko kultur etxeak zenbait jarduera antolatu ditu Aste Santu bueltarako, umeek oraindik oporretan dauden egunetarako.
Gaurtik martxoaren 24ra arte kultur etxea itxita egongo da. Hala ere, martxoaren 25ean berriz irekiko dute, betiko ordutegian: 17:00etatik 20:00etara.
Hasiera batean hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu zituzten, eta horietan partu hartzeko izena eman behar zen aurretiz. Azkenean, jarduerak aldatzea erabaki dute, eta horietan parte hartzeko ez dago aurretiz izenik eman beharrik.
Martxoaren 26rako, 27rako eta 28rako antolatu ditu Foruko kultur etxeak herriko ume eta gazteentzako ekintzak.
Martxoak 26an, eguaztenan, eskulanak egiteko aukera izango dute. jarduera horretan sei eta hamar urte bitarteko umeek parte hartu dezakete. Egun horretan, umeek tailer desberdinak egiteko aukera izango dute, 18:00etatik aurrera.
Bigarren egunean, hilaren 27an, ipuin saioa izango dute kultur etxean. Txikienentzako ipuin kontalaria egongo da: hiru, lau eta bost urte bitarteko umeentzako, hain zuzen ere. Rosa Maria Martinez izango da ipuin kontalaria, eta txotxongiloak erabiliko ditu ipuinak kontatzeko. Hori ere, 18:00etatik aurrera izango da.
Martxoaren 28rako, berriz, txokolatada antolatu dute, 17:30etik aurrera, herriko ume eta gazteentzako.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.