Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-04-01;Maria Isabel Etxebarriak irabazi du Haitz Biribil elkartearen porra. Forua 30 parte-hartzaile izan dira guztira eta, horietatik hogeitahiruk asmatu dituzte baserri-etxe guztien izenak.

Maria Isabel Etxebarriak irabazi du Haitz Biribil elkartearen porra

Forua 30 parte-hartzaile izan dira guztira eta, horietatik hogeitahiruk asmatu dituzte baserri-etxe guztien izenak.

olaia zabalondo

Joan den domekan egin zuten Haitz Biribil elkartearen porran parte hartu dutenen arteko zozketa, eta aurtengo irabazlea Maria Isabel Etxebarria izan da.

Zazpi baserri-etxe zaharren argazkiak izan dira porran igarri beharrekoak. Antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, 30 parte-hartzaile izan dira, eta horietatik 23k baserri-etxe guztien izenak asmatu dituzte. Pertsona bat izan da hutsegite bakarra egin duena eta sei pertsonek, aldiz, bi hutsegite egin dituzte. Beraz, zozketa 23 boletoen artean egin zuten domekan, Haitz Biribil txokoaren aurrean.

Saria: asteburua landa-etxean

Aurtengo irabazleak, Maria Isabel Etxebarriak, porrako lau boleto bete ditu, eta laurak izan dira zuzenak. Beraz, lau aukera izan ditu irabazle suertatzeko. Irabazleak i pertsonarentzako asteburu baterako egonaldia irabazi du Euskal Herriko landa-etxe batean, lau euroren truke. Urtzi Leginetxe Haitz Biribileko kidearen esanetan, «beste bi parte-hartzaile izan dira lau boletorekin. Beste guztiak boleto bat betetzearekin konformatu dira, edota gehienez bi».

Datorren urtean berriro porra antolatzeko asmoa agertu dute Haitz Biribil elkartekoek. «Hurrengo porra lehenengoa bezalakoa izango dela uste dugu, herriko jendearen argazki zaharrekin. Uste dugu argazki zaharrak arreta handiagoa pizten dutela», argitu du Leginetxek.

############

erantzun zuzenak

1- Andikoetxea. Baldatika. 2- Arrotzena. Gaitoka. 3- Etxebarri. Gaitoka. 4- Armotxe. Armotxerri. 5- Estratamozu. Urberoaga. 6- Etxebarri. Armotxerri. 7- Triñe. Gaitoka.

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.