Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-04-10;Udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute. Forua Astebeteko egonaldia izango da Urbasan; Foruan erroldatuta daudenak bakarrik joan daitezke.

Udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute

Forua Astebeteko egonaldia izango da Urbasan; Foruan erroldatuta daudenak bakarrik joan daitezke.

o. zabalondo

Udalbidek antolatutako udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute Foruan. 1995 eta 1998 urte bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta daude udalekuak.

Astebeteko egonaldia egingo dute Urbasan (Nafarroa), uztailean. Gaztetxoek aisialdi-hezigarrietan parte hartzeko aukera izango dute.

Interesatuek Foruko Kultur Etxean eman behar dute izena, maiatzaren 5a baino lehenago, 17:00etatik 20:00etara. Foruan erroldatuta dauden umeak bakarrik joan daitezke eta 50 euro ordaindu behar izango dute.

Zazpi lurralde

Izena ematen duten umeek beste herrialdeetako adin berdineko umeak ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera izango dute, `zazpi lurraldekoekin, zazpi egunez´ lelopean.

Urbasan emango duten astean hainbat gauza egiteko aukera izango dute: eskalada, espeleologia, igeriketa eta irteerak, besteak beste. Udalbidek antolatutako udaleku horiek hainbat helburu dituzte: euskaraz hitz egitea bultzatzea, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa lantzea, euskal kultura ezagutzea eta, batez ere, lurralde desberdinetako gazteen arteko topaketak ahalbidetzea.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.