Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Forua
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-06-05;Maiatzean jaiotako bi zikoina hil dira, eguraldi txarragatik . Forua Jatekoa bilatzea zailagoa delako eta gorputzaren tenperatura erregulatzeko gai ez direlako hil dira.

Maiatzean jaiotako bi zikoina hil dira, eguraldi txarragatik

Forua Jatekoa bilatzea zailagoa delako eta gorputzaren tenperatura erregulatzeko gai ez direlako hil dira.

o. zabalondo

Joan den asteburuan hil ziren maiatzean Foruan jaiotako bi zikoina kume. Ezin izan zioten eguraldi txarrari eta euriteei aurre egin.

Maiatzaren hasieran Uzelai eta Daphne zikoinek lau kume izan zituzten, horietatik bi bakarrik daude oraindik bizirik.

Aitor Galarza Urdaibai Fundazioko kidearen esanetan, «eguraldi txarrarekin zikoinei zailagoa egiten zaie janaria bilatzea. Bestalde, oraindik ez zuten gorputzeko luma guztiak. Hori dela eta, beren gorputzetako tenperaturak erregulatzeko gai ez dira oraindik». Arrazoi bi horiengatik hil dira bi zikoina kumeak.

Lau zikoina kumeak bizirik irauteko itxaropena zutela argitu du Galarzak, «maiatzean jaio izateko nahiko handiak ziren. Batek ia bi kilo pisatzen zuen; beraz, ez genuen espero».

Beste zikoina kume biek habian jarraitzen dute, «oraindik hegaz egiteko gutxi gorabehera beste hilabete bat falta zaie». Bi hilabete inguru ematen dituzte habian, mugitu barik. Ondoren, hamabost egun ematen dituzte hegaz egiten ikasten, eta ingurua ondo ezagutzen. «Uztailaren amaierarako alde egingo dutela uste dugu. Normalean Hegoaldera joaten dira, Afrika ingurura».

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.